XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZER GARA GU? NOR GARA GU?

101. orrialdea:

BI HITZ

Haurrek nahi dituzten bi hitz idatzi behar dituzte, letra argiz.

Gero moztu, pilatu: eta banan-banan paper bat hartu behar dute eta hitz hauekin gerta daitekeen gertakizun bat bapatean esan behar dute:

Alegia: inurria/autobusa:

Egun batean inurriak autobusa hartu nahi zuen, baina ezin, dirurik ez zuelako.

Edo... Egun batean autobusak inurria harrapatu zuen eta hanka bat puskatu zion...

Edo... Inurriak bingoan 40 milioi irabazi zituen eta bere lagunekin munduari buelta emateko autobusa erosi zuen.

Edo...

GAITASUNAK: Irudimena, ahozko adierazpena.

EDUKINAK:

Kontzeptuak: Inprobisazioa, bapatekosuna, argumentua.

Prozedurak: Bapatean, ipuin baten hasiera asmatu.

Jarrerak: Pentsaera dibergentea.

Besteen lana errespetatu.